Euskararen txokoa

Home
Euskararen txokoa

Instagik, bere enpresa elkartu eta bazkide laguntzaile guztiak Gipuzkoakoak direla kontuan izanik eta lurralde honetako ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuta, 2004.urtean euskara plana abian jartzea erabaki zuen.Euskara planaren helburu nagusia Instagi osatzen duten enpresei zerbitzuak euskaraz ere ematea da. Zentzu horretan, EMUN Lana Euskalduntzeko Kooperatibaren laguntzarekin hainbat alorretan ari gara lanean: Instagiko langileak euskalduntzen, dokumentuak euskarara itzultzen, webgunea bera euskaraz eta gaztelaniaz mantendu dadin ahaleginak egiten…

Atal honetan, enpresa horientzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko baliabideak eta loturak eskura jarri ditugu.

bullet-blue Euskarazko baliabide eta tresnak; hiztegiak, berriak, euskarazko softwarea, agiri ereduak, aholkuak, diru laguntzak… www.lantalan.com
bullet-blue Instagik Bai Euskarari Ziurtagiria du

entorno vasco

Euskararen presentzia ahalik eta arlo gehienetan present egoteko ahalegin hori irudikatzen duen Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuen 2007an Instagik lehen aldiz Kontseiluaren eskutik. 2008an berriz, Ziurtagiriaren Elkartea izan da Instagiren ahaleginak kreditatzeko arduraduna.

Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila ditu: “bidean” (euskararen aldeko neurriak hartzen hasi direnentzako); “guk zerbitzua euskaraz” (zerbitzua jada euskaraz eskaintzen dutenentzako) ; eta “guk zerbitzua eta lana euskaraz” (zerbitzua euskaraz eskaini eta lan hizkuntzatzat euskara dutenentzako).
Bai Euskarari Ziurtagiria 1500 enpresak, saltokik eta era guztietako entitatek baino gehiago dute gaur egun.

bai-euskarari