Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

81/2020 Dekretua, Industria Segurtasunari buruzko Aurkezpen Jardunaldiak

30 iraila @ 9:30 am - 1:30 pm UTC+2

Ekainaren 30eko 81/2020 Dekretua, Industria Segurtasunari buruzkoa, uztailak 14ean argitaratu zen EHAAn eta 2020ko urriaren 1ean jarriko da indarrean.

Dekretu hori aplikatzeak aldaketa garrantzitsu batzuk dakartza industria-segurtasunari buruzko zenbait arlotan, batez ere instalazioak martxan jartzeari eta industria-segurtasuneko erregelamenduaren mende dauden jarduerak hasteari buruzko izapidetzeari dagokionez.

Eusko Jaurlaritzako Energia, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak, Dekretu hori aurkezteko, bi jardunaldi antolatu ditu, irailaren 30ean, 09: 30-tan euskaraz eta 11: 30-tan gaztelaniaz, streaming bidez, beraz, zuen bazkideen artean zabaltzeko eskatzen dizuegu.

Parte hartzeko, hurrengo helbideko formularioan izena eman behar da: https://www.euskadi.eus/812020-dekretuaren-aurkezpena-ekainaren-30ekoa-industria-segurtasunari-buruzkoa/web01-a2indust/eu/, formulariora Eusko Jaurlaritzako industriaren webgunetik ere sar daiteke.

Hilaren 29an, emanaldira joateko esteka bidaliko zaie izena eman dutenei.

Gainera, sor daitezkeen zalantzei edo kontsultei erantzun ahal izateko, helbide elektroniko hau ematen da: s-seg-ind@euskadi.eus

Helbide horretara bidali ahal izango dira, aurkezpenean zehar, jardunaldi bakoitzaren amaieran, ahal den neurrian, erantzungo diren zalantzak. Jasotako galdera guztiak, bai erantzun daitezkeenak, bai erantzuteko denborarik ematen ez dutenak, sailaren webgunean argitaratuko den dokumentu batean jasoko dira, eta inskribatutako guztiei bidaliko zaie.

 

Instagitik hitzaldi honetara “linean” parte hartzera animatzen zaituztegu, Dekretu honek araututako gaiak gure eguneroko jardunean duen garrantzia dela eta.

 

Horregatik, linean harremanetan jartzeko ekipamendurik edo konexiorik ez duten enpresa elkartuek Instagiren egoitzara joan ahal izango dira eta bertan bi egunak emitituko dira.

 

Edukiera kontrolatzeko beharrezkoa da gure bulegoetara etortzen bazara, aldez aurretik jakinaraztea.

rtancia que en el dia a dia de nuestra actividad,  tiene la materia regulada por este Decreto.

Por ello, aquellas empresas asociadas que no dispongan de equipos o conexiones para contectarse on line, podrán acudir a la sede de Instagi, donde se emitirán las dos jornadas.

Para controlar el aforo, es necesario que, si vas a venir a nuestras oficinas, nos lo comuniques previamente.

Xehetasunak

Data:
30 iraila
Ordua:
9:30 am - 1:30 pm UTC+2
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONOMICO E INFRAESTRUCTURAS
Webgunea:
http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-desarrollo-economico-competitividad/inicio/

Egoitza

INSTAGI
C/ Portuetxe, 61 bajo
Donostia-San Sebastián, Guipuzcoa 20016 España
+ Google Map
Telefonoa:
943424465
Webgunea:
www.instagi.com