Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Fonestar -megafonia, soinuztapen eta soinu-indartzeko ekipamenduen fabrikatzaile eta banatzailearekin lankidetzan- prestakuntza-jardunaldia

azaroa 20 @ 6:30 pm - 8:30 pm UTC+2

Doan

Gure enpresa elkartuen jarduera sustatzeko eta bultzatzeko ildoari eutsiz eta FONESTAR megafonia, soinuztapen eta soinu-indartzeko ekipamenduen fabrikatzaile eta banatzailearekin lankidetzan, prestakuntza-jardunaldi bat prestatu dugu. Datorren azaroaren 20an izango da, 18:30ean, Easo Politeknikoaren instalazioetan (Aitzol Parkea, 2 –Amara auzoa- Donostia), eta 2 ordu inguruko iraupena izango du. Enpresa instalatzaileei gaur egungo negozio-aukerak aurkitzen laguntzea izango da jardunaldiaren xedea.

Gero eta anitzagoa eta aldakorragoa den merkatu batean, gakoa da sortzen diren aukera guztiak baliatzea, eta FONESTAR enpresak aukera horiek baliatzen lagun diezazkizueke beren produktu eta zerbitzuen gamaren bidez

Jardunaldiaz arduratuko da:

  • Francisco Javier Mateo Rodríguez jn., Euskadiko zonako ordezkaria.
  • Marco Moñino Villar jn., Instalazio eta Proiektuen Saileko telekomunikazio-ingeniaria.

 

 Bertan, egitarau hau landuko da:

  • Enpresaren aurkezpena
  • Negozio-aukerak:
    • AIP sistema, hotelen sektorean asko aplikatzen dena
    • ASSIST sistema, ospitaletan eta adinekoen egoitzetan erizain eta pazienteen arteko komunikaziorako erabiltzen dena
    • ZSM gama, retail eta hezkuntzako sektorean aplikazio berezia duena
  • Katalogo berriaren aurkezpena
  • Proiektuen sailerako sarrera.
  • Matrize analogiko/digitala: 8 sarrera eta 8 irteerako matrize digitala DSP eta DANTErekin. Arrakasta-kasuak.
  • ZSM: erreprodukzio-ekipamenduak eta ordu-programatzaileak SIPekin. Arrakasta-kasuak.
  • IP sistema: TCP/IP protokoloarekin saretik banatutako sistema baterako ekipamenduen gama. Arrakasta-kasuak.
  • EN 54 ebakuazio-sistema: EN 54 instalazio baterako megafonia-ekipamenduen gama. Arrakasta-kasuak.

 

Prestakuntza behar bezala antolatzearren, joateko asmorik baduzu, adieraz iezaguzu, mesedez, Instagiren egoitzarekin harremanetan jarriz, telefono bidez (943424465) nahiz posta elektronikoz: formacion@instagi.com

Xehetasunak

Data:
azaroa 20
Ordua:
6:30 pm - 8:30 pm
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

C.I.F.P USURBIL L.H.I.I.
Etarte bidea, 9 Bº Zubieta Guipuzcoa 20170 + Google Map
Telefonoa:
943364600
Webgunea:
www.lhusurbil.com