negozioa lortzea

Home
negozioa lortzea

NEGOZIOA ESKURATZEKO TARIFA:

100€-ko kostu bakarra; honako hauek barne hartzen ditu:
bullet-blue Balizko eskualdatzaileekin hasierako harreman prozesua
bullet-blue Kasuaren jarraipena
bullet-blue Erosi nahi den jardueraren iragarkia argitaratzea; ohar itsua (www.instagi.com).

Business deal

Prozesuaren hasieran aldizkari elektronikoan eta paperean iragarkia argitaratzeak 40€ balio du. Aldizkaria enpresa bazkideen artean banatuko da eta Instagiren bulegoetan egongo da eskuragarri, interesa duen edonork eskura dezan.

Negozio bat eskuratu nahi duzu?
Negozio bat eskuratu nahi baduzu, honako urratsak jarraitu beharko dituzu.

HARRERA ETA INFORMAZIOA.

Jar zaitez INSTAGIrekin harremanetan zure kasua azaltzeko hitzordua jartzeko, eta, horrela, gure zerbitzuak zertan lagun zaitzakeen jakinaraziko dizugu.
Dei iezaguzu eta jarri hitzordua gurekin: Tlfnoa. 943 42 44 65
Bidali mezu elektroniko bat www.instagi.com webgunearen bidez: instagi@instagi.com

Gure bulegoetara etorri eta, inolako konpromisorik gabe, prozesuari buruzko informazioa emango dizugu.

bullet-blue BALIZKO ESKUALDATZAILEAK IDENTIFIKATZEA, HARREMANETAN JARTZEKO
bullet-blue INSTAGIk eskatutako ezaugarriekin bat egin dezaketen balizko eskualdatzaileak identifikatuko ditu, harreman pertsonala abiatzeko.
bullet-blue AHOLKULARITZA JURIDIKO-FISKALA ETA MERKATARITZAKOA

INSTAGIk aholkularitza juridikoa, fiskala eta merkataritzakoa eskuratzeko behar duzun laguntza guztia eskainiko dizu, bai bere langileen aldetik, bai kanpoko ohiko kolaboratzaileen aldetik ere.

Horrela, erosleak zein eskualdatzaileak ahalik eta eskualdatze-akordio onena erdietsi dezaten, alde interesatuen arteko negoziazio prozesuari ekingo zaio, zenbait bilera zehaztuz. Akordio egokia erdietsi ondoren, eragiketa itxi eta formalizatuko da.

DATU BILKETA ETA KONPROMISORAKO AKORDIOA

Gure bulegoetan hasierako harrera egin ondoren, zure datuak eta egin nahi duzun erosketaren datu esanguratsuenak bilduko ditugu formulario batean:

bullet-blue Datu pertsonalak
bullet-blue Eskuratu nahi duzun negozioari buruzko informazioa

Identifikatutako behar horien arabera, jarraitu beharreko urratsen berri emango dizugu. Prozesuaren kostua azalduko dizugu eta konpromisorako akordioa (zerbitzua eskaintzeko kontratua) sinatzea eskatuko dizugu.
Akordioa sinatu ondoren, www.instagi.com webgunean modu anonimoan argitaratuko dugu zure eskaera, negozio bat eskualdatzeko interesa duten pertsonek ikus dezaten. Era berean, horrela nahi izanez gero, iragarki anonimo bat argitaratuko dugu INSTAGIren enpresa bazkideen negozioen eskualdatze eskaintzak eta eskariak jasotzeko berariaz sortutako aldizkari elektronikoan eta paperean.

Documentación

download-guia-eu