negozioa transmititzea

Home
negozioa transmititzea

DATU BILKETA ETA KONPROMISORAKO AKORDIOA:

Gure bulegoetan hasierako harrera egin ondoren, zure datuak eta egin nahi duzun eskualdatzearen datu esanguratsuenak bilduko ditugu formulario batean:

bullet-blue Datu pertsonalak
bullet-blue Eskualdatu asmo duzun negozioari buruzko oinarrizko informazioa
bullet-blue Eskualdatzeko arrazoia
bullet-blue Eskualdatzeari buruz: erabaki duzu nola egin nahi duzun? Barruan edo kanpoan?

Identifikatutako behar horien arabera, jarraitu beharreko urratsen berri emango dizugu. Prozesuaren kostua azalduko dizugu eta konpromisorako akordioa (zerbitzua eskaintzeko kontratua) sinatzea eskatuko dizugu.

Akordioa sinatu ondoren, www.instagi.com webgunean modu anonimoan argitaratuko dugu zure eskaintza, negozio bat eskuratzeko interesa duten pertsonek ikus dezaten. Era berean, horrela nahi izanez gero, iragarki anonimo bat argitaratuko dugu INSTAGIren enpresa bazkideen negozioen eskualdatze eskaintzak eta eskariak jasotzeko berariaz sortutako aldizkari elektronikoan eta paperean.

laptop21

Negozio bat eskualdatu nahi duzu?

Zure negozioa eskualdatu nahi baduzu, honako urratsak jarraitu beharko dituzu:
HARRERA ETA INFORMAZIOA:

Jar zaitez INSTAGIrekin harremanetan zure kasua azaltzeko hitzordua jartzeko, eta, horrela, gure zerbitzuak zertan lagun zaitzakeen jakinaraziko dizugu.

Dei iezaguzu eta jarri hitzordua gurekin: Telf. 943 42 44 65
Bidali mezu elektroniko bat gure webgunearen bidez: instagi@instagi.com.
Gure bulegoetara etorri eta prozesuari buruzko informazioa emateko hitzordua jarriko dizugu.

Zein kostu izango du zerbitzuak?

Tarifak desberdinak dira eskualdatzearen edo erosketaren arabera.

NEGOZIOA ESKUALDATZEKO TARIFA

500€-ko kostu bakarra; honako hauek barne hartzen ditu:
bullet-blue Enpresaren balorazio txostena egitea
bullet-blue Balizko erosleekin hasierako harreman prozesua
bullet-blue Kasuaren jarraipena
bullet-blue Eskualdatu nahi den jardueraren iragarkia argitaratzea; ohar itsua (www.instagi.com).

Prozesuaren hasieran aldizkari elektronikoan eta paperean iragarkia argitaratzeak 40€ balio du. Aldizkaria enpresa bazkideen artean banatuko da eta Instagiren bulegoetan egongo da eskuragarri, interesa duen edonork eskura dezan.

Documentación

download-guia-eu